Piztu Gaua

by Blaka

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

about

Eskerrak eman nahi dizkizuegu senide eta lagunei, bereziki:

Xalba, Beñat, Oihane, Joska, Xoroi eta Haize-Etxeko jendea, Maikel, Garazi, Lide, Eneko, Basu & Aneguria, Lore & Ximun, Julen, Jokin, Aitzina/Ernai, santutxuko ekipoa (Julen, Amaiur, Lukas, ...), Pelax & Cowboy's Orchestra, X.Matxain, Gartxot, Fermin mendazona, Merino, X.Muñoz & Pelayo y sus malditos,...

lyrics

Piztu gaua, sua zabal dadin
herri zahartu honetan
biharra ez baita hildakoena
asmatzeko dugu oraindik ametsik handiena
memoria bat etorkizunez betea
esnatu daitezen berriro kaleak

Dantzatu iraultza
irauli herrigintza
esna dago gazteria
zain dugu egunsentia

Jarraituko dugu, elkarrekin lanean
suteak piztuz taberna, ideia eta begietan
suteak muxukatuz zure azalean
egunsenti sinesgaitzen bezperako gauetan
ez gaituzte harrapatuko lotan gure ohetan

Iraultza dantzatu
herrigintza askatu
esna dago gazteria
zain dugu egun sentia
egun berria

Danba, danda, danbada gure iraultza,
kaleko ohiuak berriz gogor entzuten dira,
dantza,dantza,dantzaka gure iraultza,
bat bi, bat bi, herria mugimenduan

Ozen esan
nahi dudana
guk bidean
elkarlanean
besoak gora
eutsi aurrera
egurre labean
txinparta...sua!
hona hemen ba
mezu berria
dantzan apurtu
lege guztiak
gure eztanda
gure indarrra
gure betiko
bizi modua

Dantza, dantza,dantzaka gure iraultza,
kaleko ohiuak berriz gogor entzuten dira,
danba, danba ,danbada gure iraultza,
bat bi, bat bi, herria mugimenduan

Poliki poliki poliki danbadaka
odolberriak hegalak ditu gaur egun martxan
Poliki poliki poliki danbadaka
gure ekintzak aho betez kalean entzunda

Jaiotzean dena emanda
sutan sentitzen bazea
taupadaz taupada
zure munduari bira
nondik norakoan
bortizki itotzen bazea
lasai arnas hartuz
arbasoak golkora

Plazak haitzak gaitzak
aitzakien kontra
kaleko odola ez du
atxintzen denborak
non da zure erronka
akaso ate joka
ez da zio falta
gaur edo bihar

Egon prest erne
ezeren neke
etxean geratzeak
ez du onurarik motel
ez esan ezetz
kexu merke
altxatzen zaren unetik zauz
denon herria egiten

Poliki poliki poliki danbadaka
odolberriak hegalak ditu gaur egun martxan
Poliki poliki poliki danbadaka
gure ekintzak aho betez kalean entzunda

Auzolana, festa baita
gure kabuz egitean
gazteok dantzatuz
gazteok asmatuz
itxarongo dugu esna
berriz jaioko gara
koloretako mila bele bezala
zain dugu egun sentia
herri berria

Erre gintuen su berbera gara

credits

released March 1, 2016
Blaka:
Iñigo Ozaeta
Lander Ganzo
Manex Rodriguez
Jon Agiriano
Iker Vazquez

Ahotsak: Lide Hernado (Liher, Bloodybostok, Moon Fields, Koban), La Basu & Aneguria
Koruak: Lore & Ximun (Belako), Beñat Antxustegi (Xikinkei, Physis versus nomos, Pelax, Txemak)
Teklatua eta Sintetizadorea: Garazi Esnaola (Eraul, Margot)
Saxofoia: Eneko Sierra (Pelax & Cowboys, Physis versus nomos)
Interludioa: Julen Idigoras (Skakeitan), Jokin Gilisagasti (Margot, Ze esatek!)

Grabazioa:
Beñat Antxustegi
Haize-Etxea (Zaldibia)
2016/02/6 - 2016/02/7 // 2016/02/11 - 2016/02/14

Nahasketak eta masterizazioa:
Maikel & B. Antxustegi
MIK estudioa (Bera) // 2016/02/22 - 2016/02/29

Hitzak: Blaka, Xalba Ramirez, Eneko Sierra, La Basu & Aneguria
Musika: Blaka

license

all rights reserved

tags

about

Blaka PV, Spain

contact / help

Contact Blaka

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Blaka, you may also like: