Berriz Jaioko Gara

by Blaka

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Badatorkit 05:41
hasiera amaiera duzula tori nire sexua inteligentzia kexu da gauza asko ezkutatu da zure egia gezurra bere egia laburra arnastu askatasuna eurena ez bada, zuk daukazuna badatorkit, atzera badatorkit, gainera ez dakit kontzientzia duten ala arrazismoa berez norberak bere duintasuna besteen gabeziez eraiki nahiez hitz egitea libre da kontsumoa ez legez baina gure gorputza eta gure erabakia denez … badatorkit, atzera badatorkit, gainera zer habil otso beltz hori? zeren ehizan zauritu hintzen? ilargia beti bat bera duk eta ez hau ikusi ere egiten zer habil otso beltz hori? begiak sutan ernai dituk eta bihotza ere erreko zaik sua lasaitzen ez baduk
2.
Laino lausoa 06:05
hatz puntekin laztandu aiztoak desitxuratutako aurpegia edo ez al duk hire egingo jada hirea duan egia? pasioa jutean hutsik gaude barnean hutsik gaua hutsik eguna ke bihurtzen denean ke bihurtzen ke bihurtzen duk hauts bihurtzen duk askatasunaren estatuaren azpian heroina sartuz zainetan hitz berbera bi zentzutan neska horrek ez diala hirekin ezer nahi Leturia bezala Mikel, liluratik ez da itzultzerik haizearen eskuetan orbela ez gaituk besterik ke bihurtzen ke bihurtzen duk hauts bihurtzen duk irudiok ez badira egia, zergatik dirudite? nire eskuez euren azala ukitu nahi nuke
3.
Molotov 06:07
zu zeu izan esan zenidan jakin banu zein naizen non etsai publiko nagusia tristura den autosugestioa merke zorion kiloa ispiluari irri egin eta eutsi indar guztiekin zoriontsu ez bazara errua zurea da tristurak ez du arrazoirik osasuna arrazoia da arrazoizko mundu bat hori da nahi duguna exijentzia guztiak bertan behera hondoratuak zeru grisak tripetan sartu zaizkizu sufrimenduen itzaletan beharrezko egia asko daude nire odola eman nahi dut mundu libre baten alde otso beltz bat haiz koloretako mundu batean eta begira, begira nola euria hasi duen
4.
Ilunetan 05:50
otso beltz bat otso elektriko bat itzal zuri bat irri disekatu bat esadazu inon aurkitu al duzun so begietara eta zin egidazu ilunetan ortzadarra hobeto ikusten da zure begietan malko tanta batekin batera inoizko deabru ikusezinak arritmia honetan dantzan beti lez begi gorritan lehertzear zainak mundu berri baten lehen ferekak zulo beltz baten distira iluna mendeku gordinen zapore gozoa hiriko argiak izar bailiran bolbora usaina dario zauritan ilunetan ortzadarra hobeto ikusten da zure begietan malko tanta batekin batera
5.
hitz zuzenena beti asmatu behar badut ezpataren gainean dantzatu behar badut kaos honen gainetik altxatu behar badut esperantza gordetzen asmatu behar badut ez hitzik baizpare ez dugunik badator berriz ere amaiera zugatik berriz ere isilik badator atzera hasiera esadazu non izango garen gorroto lausoetatik urrun esadazu non izango garen zorion urdurietatik libre ez hitzik baizpare ez dugunik badator berriz ere amaiera zugatik berriz ere isilik badoa atzera hasiera
6.
Begia Beha 07:42
begia beha etengabe zigor beza erruki gabe datuak jaso mila aldiz klasifikazio behin eta berriz ere datuak jaso nora noa? nora naramate? ihes egin nahi dut gaizkileak produzitu gaixo mentalak ere bertan baditugu eskolara joan izateko beti leial beti menpeko nora noa? nora naramate? ihes egin nahi dut
7.
askatasunaren bandera zure kulero bustiekin biluz gaitezen maitea ilargi azpian dantza ilunak azala erre arte elkarrekin xuxurla iezazkidazu lau hitz zikin errealitatea ordezkatu dut libreago batekin sua hartuko dugu elkarrekin eta berriz jaioko gera fenixa bezala, gure errautsetatik egin nauzu lehenengoz drogazale mozkortu egin nahi dut zure likorez zure ahotsa entzun gainezka kolorez eta isiltasunean iraultza deserosoak gordez errealitatea ordezkatu dut libreago batekin sua hartuko dugu elkarrekin eta berriz jaioko gara gure errautsetatik, fenixa bezala

about

Blaka gara: Iker, Manex, Lander, Iñigo eta Jon
Disko hau, Gure Bazterrak (Haize bazterrak) sorkuntza espazioan grabatu dugu, Zaldibian, Haize-etxean.
2014ko abenduaren eta 2015ko urtarrila eta otsailaren artean burutu ditugu lanak.

credits

released March 31, 2015

Eskerrak eman nahi dizkiegu gure senide eta lagunei.

Bereziki:

Familiei
Beñat Antxustegi, grabazioa, nahasketa, masterizazioa, ahotsa (ilunetan).
Gure Bazterrak-ko jendeari, laguntza guztiarengatik.
Asier Martisi, diseinua.
Iñigo Etxarri, nahasketak eta masterizazioa.
Pelax, masterizazioa, ahotsa (ilunetan, ez hitzik ez ezer, berriz jaioko gara).
Xabier Matxain, laguntza. Ahotsa (badatorkit, laino lausoa).

Baita ere:

Koadrila, Gorka, Olatz, Andoni, Ezustean, Andoni Olaetxea, Goragaleak, Iker Lauroba, Dokako jendea, Garazi, Jokin, Fermin, Pelayo y sus malditos, Alvaro (Grupo Delta), Apollo 13, Axi, Skakeitan, Besteik-Pe, Gartxot, Txiki, Can't Explain …

eta ahazten zaituztegun guztioi.

Eskerrikasko bihotzez! Bidean ikusiko dugu elkar!

license

all rights reserved

tags

about

Blaka PV, Spain

contact / help

Contact Blaka

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Blaka, you may also like: